'Pentsioak defendatu behar dira, gobernuan edozein badago ere' lelopean 1.500 lagunek inguru zeharkatu zituzten hiriko kale esanguratsuenak.
Larunbatean 1.500 pertsona inguruk hartu zuten parte manifestazioan.
Joan den larunbatean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten Irungo kaleetan barrena. ‘Pentsioak defendatu behar dira, gobernuan edozein badago ere’ lelopean ehunka eta ehunka lagun bildu ziren, beste behin, pentsio duinak exijitzeko.
Mugimendutik adierazi berri dutenez, 1.500 pertsona inguru elkartu ziren mobilizazioan. “Irun erdian zehar burutu den manifestazioak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Pentsionisten mugimendua inoiz baino biziago dagoela eta etorkizunean gaur egungo eta ondorenean etorriko diren pentsionisten eskubideak defendatzeko prest daudenaren adierazpen nabarmena izan da”.
Era berean, azken egunotan Kongresuan pentsioen etorkizunaren inguruko “gai garrantzitsuak” eztabaidatzen ari direla gogoratu dute, eta pentsio duinen eskubidea defendatzen jarraitzeko, “indarra eta arrazoiak” badituztela erakutsiko dutela jakinarazi dute. Hori dela eta, pentsiodunek eta irundar guztiek emandako laguntza eskertu nahi izan dute, eta astelehenero San Juan plazn egiten dituzten mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte.