Ikasbasketeko kadeteen garaipena Euskal Ligako estreinaldian

Ikasbasketeko neska kadeteek Euskal Ligan jokatuko dute aurten lehen aldiz, eta ezin hobe hasi dute liga, kanpoan irabaziz.

Hondarribia Ikasbasket elkarteko Kadete Mailako nesken lehen taldeak 55-68 irabazi zuen larunbatean Gasteizko Judimendi kiroldegian, Ointxe-Araskiren kontra. Lehen aldiz Euskal Ligan jokatuko dute aurten hondarribiarrek, eta ezin hobe hasi dute liga, kanpoan irabaziz. Araski eta Ikasbasketekin batera, honako taldeek jokatuko dute neska kadeteen Euskal Ligan: Gernika, Easo Menditxu, Loiola Indautxu, Tabirako Baque, Movilteck Iraurgi eta Asador 10 Araba. Lehen taldea, urrian Ikasbasketeko Senior Mailako taldeak urriaren 6an (larunbata) hasiko du lehiaketa. Lehen Mailan errepikatuko dute aurten eta iazko helburu bera izango dute, mailari eustea. Lehen partida Bilbon jokatuko dute, La Salle Zurekin taldearen kontra.

Hondarribiko taldeen asteburuko emaitzak

Ikasbasket Kadete

Ikasbasketeko kadeteak, iaz, igoera ospatzen (arg: Euskadiko Saskibaloi Federazioa)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.