Saretik adierazi dutenez, "egunerokoan detektatzen ari diren beharrei erantzuna eskatzeko dagozkien erakundeei" baliatuko dute biharko mobilizazioa.
Joan den uztailean Irungo udaletxean egindako gosari solidarioaren irudia.
Irungo Harrera Sareak aldarrikapen hamaiketakoa antolatu du biharko (hilak 22). Udaletxe parean egingo dute, 11:00etan. Saretik adierazi dutenez, “egunerokoan detektatzen ari diren beharrei erantzuna eskatzeko dagozkien erakundeei” baliatuko dute biharko mobilizazioa.
Azken hilabeteotan, ehunka eta ehunka migratzaile igaro dira Irundik, Europa iparralderako bidean. Udaletxeak eta bestelako erakundeek laguntza eskaini arren, herri bezala erantzun behar izan diete afrikarren beharrei. Hala, Lakaxita gaztetxea bilakatu da migratzaile gehiengoaren bigarren etxe; bertan egiten dute lo, eta gosari, bazkari, eta afariak jasotzen dituzte denek.
Egun, Martindozenea aterpetxea eskuragarri dute migratzaileek, baina soilik 5 eguneko epea dute bertan gaua pasa eta otorduak jasotzeko. Irungo Harrera Sareak maiz egoera hori salatu duen arren, erakundeei esku hartzea eskatu diete, egoera jasangaitza bilakatu baita askotan Lakaxitan.