Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga.
Igandean
Dantza Hirian egitasmoaren 13. ekitaldiaren barruko dantzaldiak egingo dituzte Irunen. Zehazki, Zabaltza plazak jasoko du Euskal Herriko beste hainbat hiritan ere burutzen den egitasmoaren saioa. Bi osagai nagusi ditu: haurrentzako tailerrak, eta nola ez, dantza emanaldiak.
18:00etan 4-12 adin tarteko haurrentzat dantza eta margolanak uztartuko dituen tailerra egingo dute, ordubeteko iraupenarekin. Horren ondoren iritsiko da dantzarien txanda. Hala, 19:00etan, Tenerifetik iritsiko dira hirira Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga
Un poco de nadie 15 minutuko dantza pieza eskaintzeko.
19:15ean, eta beste hamabost minutuko iraupenarekin, Coruñako
La Macana konpainiako kideek Ven ikuskizuna eskainiko dute. Galiziarrak 2008 eta 2009ko Dantza Hirianen ere izan ziren.
Dantza Hirian Euskal Herriko zortzi herritan egiten ari dira, hilaren 15etik 30era.
Oarso Bidasoko beste herri batzuetan ere izango dituzte kaleko agertokiak dantzariek. Batez ere, dantza garaikideari lotutako proposamenak dira egitasmoan lantzen direnak.