Hiriko Lekaenea, San Miguel, Belaskoenea, Palmera Montero eta Behobiako gizarte zentroak izan dira programaren agertoki nagusiak.
Behobian egindako ekitaldietako bat.
Irungo Udaleko Ongizate saileko ordezkari Segio Corchonek azken hilabeteotan jorratu duten ‘Udan Gogoz’ programaren inguruko balorazioa egin du. 60 urtetik gorako irundarrentzat bideratutako programa izan da; hiriko adinekoei hamarka ekintza eskaini diete. Sailetik oso positiboki baloratu dute udako esperientzia.
Hiriko Lekaenea, San Miguel, Belaskoenea, Palmera Montero eta Behobiako gizarte zentroak izan dira programaren agertoki nagusiak, eta uztaila eta abuztua bitartean, orotara, 300 pertsonek hartu dute parte. Hiru bloke nagusitan banatu dituzte udako ekintzak: risoterapia, musikoterapia eta yoga.
“Hasieratik egitasmoak oso harrera ona izan du, eta gizarte zentroetan egiten den lanaren inguruko ideia zabalagoa eraman dute adinekoek”, adierazi du Corchonek.