Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Irungo Eskola Kirolan izena emateko epea, zabalik

Eskola Kirola egitasmoaren entrenamenduak urriaren 1eko astean hasiko dituzte. Berritasun bezala, LHko 1. eta 2. mailakoek bertan hasteko aukera dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/09/18
irun.eskolakirola

Kirola balioekin eta euskararekin uztartzeko egitasmoa da Eskola Kirola.

Haurrek kirolaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute aurten ere, Eskola Kirola egitasmoaren bitartez. Irungo Udalak jakinarazi du egitasmoan izena emateko epea zabalik dagoela, hilaren 24ra arte. Izen emateak egiteko hainbat bide daude:
  • Irungo ikastetxeetan izena emateko eskuorriak daude.
  • Internetez (Irun Txartelarekin).
  • Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan edo Azken Portu kiroldegian. Bertako makinetan egin behar da.
  • Informazioa eskatzeko: norberaren ikastetxean, edo 010 (Irundik) edo 943 50 51 52 telefono zenbakietara deituz.
Izena ematen dutenek entrenamenduak urriaren 1eko astean hasiko dituzte (astean bitan). 2019ko maiatzaren 31n bukatutzat emango dute 2018-2019 sasoiko Eskola Kirola. Iaz, esaterako, 600 bat gaztetxo irundarrek parte hartu zuten programan: LHko 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat da ohiko eskaintza, eta aurten, berritasun bezala, LHko 1. eta 2. mailako ikasleek aukera izango dute egitasmoan txertatzen hasteko, astean entrenamendu bat eginez. Urteko kuota bat ordaindu behar dute parte hartuko dutenek:
  • LHko 3, 4, 5 eta 6 mailakoena: 125,95 euro (kuota orokorra). Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familietako haurren kuota 31,25 eurokoa izango da.
  • LHko 1 eta 2 mailakoena: 40 euro. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familietako haurren kuota 10 eurokoa izango da.
Irungo Udaleko Euskara eta Kirol sailek kudeatzen dute Eskola Kirola, asmoa euskaraz kirolaz gozatzea delako. Pedro Alegre Kirol ordezkariak kirola eta hizkuntza uztartzeko zeregin horretan sakondu du, esanaz egitasmoaren bidea haurrek aukera dutela euskara erabiltzeko, betiere euren adinera egokitutako kirol espezialitateak jorratuz. Monica Martinez Euskara ordezkariaren arabera, “talde lanaren eta elkarbizitzaren balioak sustatzeko ere tresna da Eskola Kirola, gelatik kanpo euskararen erabilera bultzatuz”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.