Atzo eman zioten amaiera 2018ko Expogrow azoka erraldoiari. Hiru egunez, kalamuaren nazioarteko gune nagusi bilakatu da Ficoba.
15.000 bisitari baino gehiago jaso ditu azokak.
Atzo eman zioten amaiera
2018ko Expogrow azoka erraldoiari. Hiru egunez, kalamuaren nazioarteko gune nagusi bilakatu da Ficoba; milaka bisitari izan ditu. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta sektorean azokak duen garrantzia nabarmendu dute.
Aurtengo datuen arabera, orotara, Business to Business saiotan, 2.000 profesional baino gehiagok hartu dute parte. Gainera, bisitarien %90a “oso pozik” gertatu dela nabarmendu dute, Ficobak egindako galdeketaren arabera. Era berean, azokak 15.000 bisitari baino gehiago izan dituela jakinarazi dute antolatzaileek.
“Expogrow azokak ezarritako helburuak bete ditu, kalamuaren industriaren negozioa sustatzeko urteko hitzordu nagusi bilakatu da”, adierazi dute antolatzaileek.