Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo Euskaraldiaren olatua harrotzen hasi da

Euskaraldia mamituko duten Belarriprest edo Ahobizi izateko izen emate epea irailaren 20an abiatuko da. Internetez eta HAZ bulegoan egin daiteke.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/09/14
Euskaraldia

Irunen Euskaraldia bultzatzen dutenak.

Martxan ari dira Euskaraldiaren prestaketa lanean irundarrak. Horren seinale, ondoko argazkia. Bertan daude azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekinaldia prestatzen ari direnak, ilusioz. Hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da Euskaraldia, Euskal Herri osoan egingo dena, 350 udalerritan hain zuzen. Udalak bat egin du egitasmoarekin, eta oharra bidali du hedabideetara, argazki jendetsu eta guzti: irundar ezagunak daude bertan, ez hain ezagunak ere, baita hiriko hainbat eragiletako ordezkariak ere. Monica Martinez Euskara ordezkariak iniziatiba babestu egin du, hiriko norbanakoen eta eragileen interesa eskertuz: “Irunen Euskaraldi bikaina izateko, guztiok euskararekin animatzeko, pertsona bakoitzak bere ahalmenaren arabera, eta guztiok batera euskararen erabilera bultzatzeko hiriaren egunez egunekoan, eta ez bakarrik egun horietan”. Ariketa soziala izango da Euskaraldia, euskararen erabilera areagotzeko. Horren muinean, bi figura: Ahobiziak eta Belarriprestak.
  • Ahobiziak: ulertzen duen orori euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei, lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.
  • Belarriprestak: harekin euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko du, ulertu egiten baitu. Euskaraz edo erdaraz erantzun ahal izango du, baina euskaraz egin diezaioten nahiko du.
Soinean eramango duten txaparekin identifikatuta egongo dira Ahobiziak eta Belarriprestak. Norberak, bere inguruan, bere ohiko harreman sarean egingo du ariketa: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Hizkuntzarekin dauden inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izango da helburua. Txapak jaso eta Euskaraldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago. Irailaren 20an hasiko da izen-emate epea. Internet bidez egin ahal izango da, Euskaraldiaren webgunean. Aurrez aurre eta paperean izena emateko aukera ere badago, HAZ bulegoan (San Martzial kalean dago).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.