[GALERIA] Urte askotako jendetsuena izaten ari da Baserritarren Eguna

Ordu gutxi geratzen dira Hondarribiko Jaiak amaitzeko, baina gauza asko egin daitezke suzko amaiera iritsi bitartean.

Hondarribiko Jaiak. Baserritarren Eguna

Jende asko hurbildu da azokara erosketak egitera eta animaliak ikustera

Urte asko atzera egin behar dira gaur bezalako Baserritarren Egun jendetsu bat gogoratzeko. Mundu bat bildu da gaur Zumardian, sekulako aldea iazko egun lohitsuaren eta gaurko eguraldi zoragarriaren artean. Jendetza, bikaintasuna produktuetan, eta salmenta ugariak. Denak kontent, baita Damarriko tabernariak ere, jende uholdeak ustekabean harrapatu dituen arren. Zumardia inguruan izan da festa goizean, eta bertan segida izango du arratsaldean, idi-probarekin eta herri kirolekin. Baina Alde Zaharrera eta Portura ere zabalduko da. Ordu gutxi geratzen dira Hondarribiko Jaiak amaitzeko, baina gauza asko egin daitezke suzko amaiera iritsi bitartean. Besteak beste, pilota jaialdia, euskal erromeria, katu-jira, mariatxiak, eta Leo Harlem umoristaren saioa izango dira bazkalostetik aurrera.

Baserritarren Eguna. Egitaraua

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.