Eskola ikasturtea hasi da gaur. Irungo hezkuntza zentro guztien artean, haur, gazte eta helduenak, 12.300 ikaslek abiatu dute sasoia.
Udan berritu den ikastetxeetako bat.
Gaur hasi da ikastetxeen ikasturtea. Irungo Udalak datua eman du: orotara, 12.300 irundar itzuli dira gaur Irunen dauden 31 hezkuntza zentroetara. Horrela banatuta:
- 0-3 adin tartekoak: 696.
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan: 4.824.
- DBHn: 2.330.
- Batxilergoan edo Lanbide Heziketan: 2.200.
- Helduen Ikasketa Zentroa eta Hizkuntza Eskola Ofiziala: 2.291.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok gaur jakinarazi duenez, udan, Irungo hezkuntza zentroek behar zituzten lanak egiteko 450.000 euro erabili dira, lau eraikinetan: Toki Alaiko haurren eraikinean, Udal Haur Eskolan, Dunboa ikastetxean, eta Eguzkitza ikastetxean. Horrez gain, mantenu lan txikiak egiteko udalak 64.000 euroko partida duela oroitarazi du alkateak.
Bestalde, eskolako materiala erosteko
Erosi eta Ikasi programa oraindik indarrean dela jakinarazi du Santanok. Horrek 200.000 euroko diru funtsa du.