Suziri eta kanpai hotsez hasi dira ‘ofizialki’ Hondarribiko jaiak
Atzo hasi ziren arren, ofizialki gaur hasi dira Hondarribiko Jaiak, baita suziri eta kanpai hotsekin hasi ere. Ion Areitio Agirre izan da eguerdiko protagonista. Batetik, berak piztu duelako alkatearekin batera jaiei hasiera emateko txupina. Eta bestetik, Hiriko Urrezko Intsignia jaso duelako, ekitaldia gehiegi luzatu eta euskarak behar duen presentzia izan ez duen arren.
Egun berezia izango da gaur bike trialeko jarduneko Europako txapeldunarentzat. Eta egun berezia Haurren Danborradan parte hartu duten neska eta mutil guztientzat. Pixkanaka-pixkanaka eguraldiak hobera egin du, eta ibilbidearen zatirik gehiena eguzkipean egin dute.