Hondarribiko Jaiak. Irailak 7
11:15. Haurren Danborrada. Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren Hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
12:00. Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei Hasiera Ofiziala emango zaie. Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako Titi-biliti doinua joaz.
12:15. Erraldoiak eta Buruhandiak, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta Kalez kale ibiliko dira.
12:30. Ion Areitiori Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.
18:30. Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-biliti joaz.
20:00. Te Deum eta Salbea, Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren eliza nagusian. Parrokiako abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Elizkizuna bitartean Ohiko Deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean udal kideek Aurreskua dantzatuko dute, Arma Plazan. Ondoren, Danborradaren Kalejira hirian barrena.
20:00. Guadalupeko elizan, Salbe Herrikoia kantatuko da. Ondoren, Ohiko Deskargak egingo dira.