2017an 18.000 euroko partida bat ahalbidetu zutela adierazi du Martinezek, espresuki Euskaraldirako, beste alderdien aldetik inolako zuzenketa jaso gabe.
Joan den apirilean egin zuten Euskaraldiaren lehen bilera.
Irungo Ahal Dugu, EAJ eta EH Bildu taldeek salatu berri dutenez,
Euskaraldiarekiko “
interes falta eta nagikeria” azaldu du udalak. 15.000 euroko kontratu txiki bat bideratzeko eskaera egin diote oposiziotik alkateari, “iniziatibaren garapen egokia bermatzeko”.
Irungo Udaleko Euskra ordezkari Monica Martinezek berehala erantzun die oposizioko hiru talde nagusien adierazpenei. “Irungo Udala da egitasmoa bultzatzen duena, tartean Aitzondo Euskara Elkartearekin batera”, adierazi du. 2017an 18.000 euroko partida bat ahalbidetu zutela adierazi du Martinezek, espresuki Euskaraldirako, beste alderdien aldetik inolako zuzenketa jaso gabe.
Euskaraldia antolatzen ari diren eragileekin kontaktua mantendu dutela nabarmendu dute euskara sailetik, eta eskaerarik jaso ez dutela nabarmendu du. Adierazi duenez, 26.000 euroko aurrekontua dute egitasmorako. “Honek ez du esan nahi aurrekontua handitzera itxiko garenik, beharrezkoa bada egingo da”, adierazi du.