Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Txinzer, udala eta txosnak serio jarri dira jai garbien alde

30 langilek garbituko dituzte kaleak Hondarribiko jaietan, ohi baino 12 gehiagok. Berriz erabiltzeko ia 14.000 baso banatuko dituzte txosnetan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/09/05
Jai garbien alde

Serrano, Altuna eta Gonzalez, atzoko agerraldian

Hondarribiko garbiketa zerbitzuak prest dute dena jaiei hasiera emateko. Aurreko urteetan bezala, giza baliabide eta baliabide teknikoak handitu egingo dira jai garbi eta jasangarriak lortzeko. Atzo eman zuten jaiei begira garbiketa zerbitzuetan ezarriko diren errefortzuen berri, Benta zaharrean. Juan Mari Altuna eta Maria Serrano, hurrenez hurren Zerbitzuetako eta Herritarrekin harremanetarako zinegotziak, eta Valentin Gonzalez Txingudiko Zerbitzuetako (Txinzer) Hondakin eta Kale Garbiketa departamentuko zuzendaria ordezkaria bertan izan ziren. Azaldu zutenez, %70 inguruko errefortzua izango du garbiketa zerbitzuak Hondarribiko jaietan. Pertsonalean, egunaren arabera, 30 langile arte ariko dira kaleak garbitzen, ohiko 18ak baino hamabi langile gehiago. Hiri garbiketa zerbitzuaz gain, hondakin kopurua murrizteko eta birziklapena errazteko neurriak hartuko ditu Txinzerrek. Besteak beste, txosnetan berrerabili daitezkeen edalontziak banatuko dira, gaikako bilketa egiteko puntu bereziak ezarriko dituzte eta garbitzaile brigada berezi batek lurretik jasoko ditu ontzi eta beirak horiek birziklatu ahal izateko. 2017ko datuak hobetu nahi dituzte eta, hala, herritarrek iaz baino aukera gehiago izango dute birziklatzeko edota hondakinak lurrera ez botatzeko. Esaterako, 11 birziklatze puntu kokatuko dituzte (iaz baino hiru gehiago), 4 San Pedro kalean, bina Butron pasealekuan, barraketan eta Arma Plazan, eta beste bat Kasino Zaharrean, aurten gazteentzako hainbat ekitaldi jasoko dituen eremuan. Berriz erabiltzeko basoak, txosnetan Ondo pasa! Festa garbi on bat opa dizuegu leloa duten 13.824 baso berrerabilgarri banatuko dituzte aurten txosnetan, ia 3.500 txosna bakoitzean. “Iaz ez genituen esperotako datuak lortu”, onartu du Serranok, eta esfortzu berezia eskatu die herritarrei eta txosnetako langileei. Formula ezin errazagoa da, euro bat ordaindu behar da berriz erabiltzeko basoaren truke eta, azken potea hartu eta gero, edalontzia txosnetara itzuli daiteke, jarritako euroa berreskuratuz. Txinzerrek edalontziak jaso eta enpresa espezializatu batera eramango ditu garbitu eta beste ekitaldietarako prest egon daitezen. Momentuz txosnetara bakarrik zabalduko dute neurria, baina pixkanaka tabernetara ere zabaltzea asmoa dutela gaineratu zuen Serranok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.