Adifeko iturriek esan dutenez pixkanaka ari dira arazoa konpontzen, eta tren zerbitzua berrezartzeko bidean dira langileak.
Irungo tren geltokia.
Adifek jakinarazi duenez, Irun-Andoain bitarteko tren zerbitzua eten egin behar izan dute, tximista bategatik. 11:52an tximista batek Irungo geltokia jo du, eta horrek Gaintxurizketako azpiestazio elektrikoan eragina izan du. Horregatik, Renferen zerbitzuek (hurbileko eta urruneko trenen trafikoa) etena izan dute.
Adifek jakinarazi du jada arazoa konpontzen ari direla, eta pixkanaka ohiko zerbitzuak eta ordutegiak berrezarriko dituztela.