Expogrow Kopak emakumez osatutako epaimahaia izango du
Kopako finala hilaren 14an jokatuko dute, Ficoba kanpoko karpan. Bertan, 18 enpresa lehiatuko dira.
Expogrow kalamuaren azoka erraldoia iristear da. Hilaren 14tik 16ra bitarte egingo dute, Ficoban. Orotara, azken urteetan bezala, lau pabiloi hartuko ditu azokak. Aurten, berritasun bezala, Expogrow Kopak emakumez osaturiko epaimahaia izango du. Horietan artean, Michka idazlea, Noucetta Kehdi eta Mila Jansen ikerlari ezagunak aurki daitezke. Kopako finala hilaren 14an jokatuko dute, Ficoba kanpoko karpan. Bertan, 18 enpresa lehiatuko dira: Barneys Farm Seeds, Dinafem Seeds, Exclusive Seeds, Gramowatio Recolection Seeds, Green House Seeds, Green Wish Seeds, Kannabia Seeds, Lady Sativa Genetics Seeds Mr. Exotic Seeds, Hide Seeds, Positronics Seeds, R-Kiem Seeds, Ripper Seeds, Skun Factory Seeds, Sweet Seeds, The Plant Seeds, The Plug Seeds eta Wantes Seeds. Aurtengo azokan 181 enpresek izango dute postua, eta 1.200 profesional baino gehiago akreditatu dituzte. Errusia, Turkia, Belgika, Italia, Ingalaterra, Frantzia, Suitza edota Argentina herrialdeen ordezkari ugari gerturatuko dira Irunera, kanpotik iritsitako milaka lagun espero dituzte. Gainera, azken urteotan bezalaxe, Business to Businees, Canabbis Box Forum edota musika jaialdia egingo dute.