Bikote bakoitzak 5 euro jarri behar ditu parte hartzeko.
Aurten ere, mus txapelketa antolatuko du Gazte Xaiak jaietako kuadrillen egunerako (hilak 6). Txosna gunean egingo dute, “espazio hau egunean zehar ere jai gunea izan daitekeelako”, adierazi dute gazteek.
16:30ean hasiko da lehia eta ordu erdi lehenago irekiko dute parte hartzea. Bikote bakoitzak 5 euro jarri behar ditu parte hartzeko. Aurreko urteetan bezala, sari potoloak egongo dira bikote onenentzat.
Izena ematearekin batera kafea zerbitzatuko dute gazteek