Tailerra hilaren 25ean hasiko da, eta asteartero dira eskolak, goizez edo arratsaldez, Palmera Montero gunean. Izena emateko epea bihar zabalduko dute.
Palmera Montero gunearen kanpoaldea.
Irungo Udaleko Ongizate arloak 18 urtetik gorako emakumeentzat autoestimu eta komunikazio positibo tailerra antolatu du. Eskolak hilaren 25ean hasiko dira, eta izena emateko aukera zabalik dago hilaren 20ra arte,
udalaren webgunearen bitartez. Telefonoz ere eman daiteke izena, 010 (Irundik) edo 943 50 51 52 telefono zenbakietara deituz. Plazak izen emate ordenaren arabera esleituko dira, eta lehentasuna dute Irungo emakumeek nahiz lehendik tailer hori egin ez dutenek.
Bi talde osatuko dira, bakoitzak 20na plaza gehienez izango dituela. Talde batek goizez jasoko ditu eskolak (10:00-12:00), eta besteak arratsaldez (17:30-19:30). Hilaren 25etik, asteartero izango dira eskolak Izaskun Solagaistuaren eta Johana Muñozek gidatuak. Palmera Montero guneko (Leandro Agirretxe kalea, 1) 5. aretoan dira klaseak.
Sergio Corchon Ongizate arloko ordezkariak azaldu duenez, landuko diren edukien artean honakoak daude: komunikazio estiloak eta autoestimua; komunikatzerakoan dauden trabak nola saihestu; kritikak nola egin eta nola jaso; ezetz esaten ikasi errudun sentitu gabe; haserreak eta desadostasunak nahiz emozioak nola ulertu eta nola bideratu; estresaren kontrola; edo kultura, generoa eta autoestimua.