Arkitektuak eta jaietako lehiaketan adituak

Baaj Arquitectos bulegoak laugarrenez irabazi du Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatutako Jaietako Erakusleiho Lehiaketa.

Baaj hatxeroa

Hilaren 11ra arte behintzat iraun behar dute saritutako apainketek erakusleihoan

  Zuloaga kaleko Baaj Arquitectos bulegoak irabazi du beste behin ere Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatutako Jaietako Erakusleiho Lehiaketa. Laugarrenez antolatu dute, eta lauretan nagusitu da Alejandro Arana eta Borja Jorgeren estudioa. Aurten, hatxeroa bat irudikatu dute Baajekoek. Lehen saria ematerakoan, “diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena” izan ditu kontuan epaimahaiak.

Bigarren tokian San Pedro kaleko Ongi Etorri Opariak saltokia sailkatu da, eta Santiago kaleko Añes Alkain Josketa Tailerra izan da hirugarrena. Hiru sarituek 450, 300 eta 200 euro jasoko dute, hurrenez hurren.

Lehiaketako arauak jarraituz, hilaren 11ra arte behintzat iraun behar dute saritutako apainketak erakusleihoan. Orotara, bederatzi komertziok hartu dute parte jaietako lehiaketan.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.