Orotara, 12 taldek hartuko dute parte txapelketan (emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan); 100 kirolari baino gehiago lehiatuko dira.
Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan izango da txapelketa.
Irungo Leka Enea taldeak antolatuta, Lurralde arteko Mahai Tenis txapelketa egingo dute datorren asteburuan Irunen. Gaur aurkeztu dute lehiaketa, Irungo Udaleko Kirol saileko ordezkari Pedro Alegrek, Iona Tecla eta Jaime Vidal entrenatzaileek. Bertan jakinarazi dutenez, Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan jokatuko dituzte partida guztiak.
Orotara, 12 taldek hartuko dute parte txapelketan (emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan); 100 kirolari baino gehiago lehiatuko dira. Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kantabria, Gaztela, Mantxa, Gaztela eta Leon, Euskadi, Extremadura, Galizia eta Nafarroako selekzioek hartuko dute parte. Hala, datorren larunbatean (hilak 8) eta igandean (hilak 9) jokatuko dituzte partida guztiak, goizez eta arratsaldez. Leka Eneatik adierazi dutenez, sarrera guztiak doakoak izango dira.
Informazio gehiago,
Espainiako Mahai Tenis federazioaren webgunean eskuragarri dago.