Erromaren historiaren eta artearen inguruko errepasoa egingo dute irailean zehar, eta horretarako, arkeologia aurkikuntzak eta aztarnategiak baliatuko dituzte.
Maria Jose Noain eta Juncal Eizagirre, gaurko aurkezpenean.
Oiasso Erromatar Museoa uda ondorengo jarduera programa berotzen hasi da. Irailetik aurrera eskainiko dituzten erakusketa eta ekitaldi guztien berri eman dute gaur
Maria Jose Noain museoko jardueren arduradunak eta Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirrek.
Hala, ‘Erromako arkeologia’ programa abiaraziko dute datozen asteotan. Bi txanda ezberdin antolatu dituzte (asteartetan 18:00etatik 1900etara eta ostegunetan 11:00etatik 12:00etara). Txanda bakoitzeko hamar saio antolatu dituzte, eta museotik adierazi dutenez, ez da inolako formakuntzarik behar programan parte hartzeko.
Erromaren historiaren eta artearen inguruko errepasoa egingo dute, eta horretarako, arkeologia aurkikuntzak eta aztarnategiak baliatuko dituzte. Hilaren 11ean irekiko dute izena emateko epea eta 943 63 93 53 telefono zenbakira deitu beharko da. Kurtsoak, 55 euroko prezioa izango du.
‘Mulieres’, azken txanpan
Era berean, Noainek nabarmendu duenez, iraila izango da ‘Mulieres: erromatar emakumeak’ erakusketa ikusteko azken hilabetea. Bertan, Meridatik iritsitako materialak ikus daitezke, erromatarren garaian emakumeek izan zuten paperaren ingurukoak. Erakusketari behar bezalako amaiera emateko, Amaia Rodriguez aktoreak antzerki formako bisita eskainiko du (hilaren 28an).
Gainera, erakusketari jarraipena emateko asmoz, ‘Mujeres con voz propioa en la Antigua Roma’ erakusketa berezia zabalduko dute (doako sarrera izango da, 18:00etatik 20:00etara zehazki).