Etxeko txikienek korrika egiteko trebetasuna erakutsi dute, batzuek bakarrik eta besteek gurasoen laguntzarekin.
Gogoz egin dute korrika etxeko txikienek.
Bidasoa Atletiko Taldearen eskutik, IX. Gazte Lasterketa egin dute arratsaldean Gernikako Arbola inguruan. Etxeko txikienek korrika egiteko trebetasuna erakutsi dute, batzuek bakarrik eta besteek gurasoen laguntzarekin. Adin tarte ezberdinetan banaturiko taldeetan lehiatu dira, eta orotara, 200 haurrek jantzi dituzte korri egiteko zapatilak.
HITZAk lasterketako zenbait irudi bildu ditu: