Antxeta Irratiak Twitter bidez jakinarazi berri duenez, zenbait pintaketa arrazista agertu dira gaur goizean Martindozenea aterpeko atarian.
Argazkia: Antxeta Irratia.
Antxeta Irratiak Twitter bidez jakinarazi berri duenez, pintaketa arrazista agertu dira gaur goizean Martindozenea aterpean. Bertan egin dute lo azken asteotan Afrikatik iritsitako migrante askok.”De aqui, a dormir al parque”, “Racismo es abrir esto a los negros” eta bestelako esaldiak margotu dituzte. Dagoeneko Txintzerreko langileak pintaketak garbitzera pasa dira.
Azken hilabeteotan, Frantziarako bidean Irunen geldialdia egin dute Senegal, Ginea edota Kamerungo ehunka lagunek. Bide horretan, aterpe iraunkorra aurkitu dute askok Lakaxita Gaztetxean, Sare Herritarraren laguntzari esker.
Udalaren gaitzespena
Irungo Udalak, pintaketa arrazisten harira, erabateko gaitzespena adierazi nahi izan du. “Irungo Udalak lanean jarraituko du muturreko pobrezia egoeretatik ihesi, transitoan etortzen diren migratzaileei erantzun humanitario, koordinatu eta proportzionatua bermatzeko, bazterkerian erortzeko arriskuan dagoen edonori bezala”, adierazi dute.
Txinzer Zerbitzuko langile bat pintaketak garbitzen.