Irailaren 21ean emango diote hasiera kurtso berriari. Euskal dantza klaseak eskainiko dituzte, bost urtetik gorako haur eta gazteentzat.
Aurtengo inauterien irudia. Argazkia: Eraiki.
Eraiki Dantza Taldea motorrak berotzen hasi da 2018-2019 ikasturteari begira. Irailaren 21ean emango diote hasiera kurtso berriari. Euskal dantza klaseak eskainiko dituzte, bost urtetik gorako haur eta gazteentzat. Taldetik diotenez, esperientziadun irakasleek gidatuko dituzte klaseak eta ikasleak talde ezberdinetan banatuko dituzte.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek,
taldearen helbidera idatzi edota 669 18 41 79 telefono zenbakira deitu beharko dute. Bestalde, Facebookeko profilaren ere apuntatzeko aukera eskainiko dute.
Aurten, Irungo Eraiki Dantza Taldeak 40 urte beteko ditu. Orain arteko ibilbidea ospatzeko, datorren irailaren 22an
festa egun handia antolatu dute.