Irailaren 29an emango diote hasiera Euskal Ligako bigarren mailako sasoiari eta aurtengo helburua (azken urteotan bezalaxe) lehen mailara igotzea izango da.
Gogor entrenatzen ari dira jokalariak.
Irungo Zaisa Txingudi Errugbi taldea 2018-2019 denboraldia prestatzen ari da. Irailaren 29an emango diote hasiera Euskal Ligako bigarren mailako sasoiari eta aurtengo helburua (azken urteotan bezalaxe) lehen mailara igotzea izango da. Sasoi berria hasi bitarte, izerdia botatzea izan da jokalarien eguneroko jarduna. Horrez gain, zenbait lagun arteko partidak jokatuko dituzte datorren hilean.
Hiru aste daramatzate entrenatzen jokalariak. Datorren denboraldirako Ioritz Franco, Pablo Romanillos eta Eduard Zuluaga jokalarien gabezia sumatuko du taldeak, taldea utzi baitute hiruek. Halere, Luciano Echeverria, Koldo Urroz eta Asier Amigo gazteak lehen taldean jokatzen hasiko dira aurten, 18 urte azpikoen taldetik igo ostean.
Hala, denboraldia behar bezala hasteko, lagun arteko bi partida jokatuko dituzte; Baztanen aurka lehenengoa (irailaren 15ean) eta Iparraldeko talde baten aurka bigarrena (irailaren 22an).