"Irunek, Santano jaunaren eta PSEren kudeaketa ez eraginkorraren ondorioz, urte asko daramatza blokeoan eta paralisian murgilduta", adierazi dute.
Txenpereneako kirol instalazioen proiektua.
Irungo EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu taldeek alkatearen eta udal gobernuaren “ezgaitasuna” nabarmendu nahi izan dute, eta
Txenpereneako kirol instalazioen proiektuaren aurretikako txostenak egin ahal izateko tramiteei hasiera ematea exijitu diote.
“Irunek, Santano jaunaren eta PSEren kudeaketa ez eraginkorraren ondorioz, urte asko daramatza blokeoan eta paralisian murgilduta”, adierazi dute. Plaiaundiko kirol instalazioen luke aldatzearen proiektua oraindik ebazteko dagoela salatu dute, eta joan den ekainean hiru taldeek aurkeztutako Txenpereneako proposamena egin zutela gogoratu dute.
Irungo alkateak, Olaberria bailara babesteko Plan Bereziaren garapenean, Iparralde Galen berrurbanizazioan, eskualdeko ekonomiaren dinamizazioan edota Korrokoitz edota Behobia auzoen sustapenean “amore” eman duela salatu dute hiru taldeek. Era berean, Txenperenea proiektuaren kokapen gisa irudikatu nahi ez duela kritikatu dute.
Oposizioak aurkeztutako proiektuari erantzunik ez emana leporatu diote Santanori, eta jada bi hilabete igaro direla salatu dute. Gaur, Bozeramaileen Batzordean txosten batzuk aurkeztu dizkietela adierazi dute, eta ondorengoa nabarmendu dutela salatu dute: Plan Orokorreko aldizkako aldaketarako formulazioari hasiera ematea.
Gainera, Hondarribiako Udaleko oposizioko taldeek Zubietako eremuak duen hitzarmena aldatzearekiko desadostasuna adierazi dutela jakinarazi dute Irungo hiru taldeek, eta ondorioz alkatearen kokalekua “ezinezko” egin dutela. Informazio hori Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeen bitartez jaso dutela salatu dute, eta ez zuzenean Santanoren bidez. “Berriro ere Santano jaunak gauzatzen duen gardentasuna agerian geratu da”.
Egoera horren aurrean, Santanok Txenperenea inguruko ikerlanei hasiera ematea onartu besterik ezin izan duela esan dute. “Berri ona” bezala definitu dute onarpena. “Oposizioko taldeek, guztiok batera Txenperenea Mendebaldea proiektua bultzatzea eta sustatzea beharrezkoa ikusten dugu, hau aurrera atera dadin, eta horrela Irunek azkenean, hiri erdian, denbora tarte motzagoan garatuko diren, inguruan ekipamendu libreak izango dituen eta ingurunean eragingo ez duen kirol instalazioak izan ditzan”, adierazi dute.