Eilen Jewelek Itsas Etxean abestuko du hilaren 29an

'Countryaren printzesa' deitu izan dute, baina bere folkak gehiago du blues, rock, edo rockabilly-tik, erro tradizionaletatik baino.

Eilen Jewell

Eilen Jewell eta bere taldea

Geratzen al da herrian blues jarraitzailerik? Ez zarete denak joan, ez? Blues, rock, edo americana zalea badin bazara, adi hilaren 29an (igandea) datorrenari. Psilocybe elkartearen 25. urteurrenaren barruan, eta Irungo Bloody Mary saltokiaren eskutik, Eilen Jewellek eta bere taldeak Itsas Etxea Auditoriumean joko dute egun horretan. Country garaikidearen musikari nabarmenduenetako bat da Jewell, baina bere folkak gehiago edaten du blues, rock, edo rockabilly-tik, countryaren erro tradizionaletatik baino. Hala, bere seigarren diskorako hainbat blues abesti zahar eta ausarten moldaketak egin zituen. Iazko irailean argitaratu zuen Down Hearted Blues lana, eta kritikak oso ondo jaso zuen apustua. Dudarik gabe, urteurreneko kontzertu nagusietako bat izango da eta dagoeneko sarrerak eros daitezke, 7 euroan, bai Arma Plazako kultur gunean, baita Interneten ere, Kutxabanken atarian (komisioa ordainduta). Bi sarreren zozketa Oarso Bidasoko HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean Eilen Jewelen kontzerturako, bi harpidedunentzat sarrera bana. Parte hartzeko Txokoa atalean sartu eta galdetegia bete behar da.

Parte hartu

Harpidetu zaitez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.