Ikuskizuneko aktoreen familiako argazkia.
Datorren larunbatean (hilak 21) iritsiko da Irunera
Ez dok Hiru Euskal Musikaren benetako istorioa ikuskizuna. Ikuskizunaren bertsio akustikoa eskainiko dute Urdanibia plazan, 22:00etatik aurrera. Bilboko Tartean Teatroa konpainiaren azken lana da, eta taldetik diotenez, umoreari eta euskal musikari “omenaldi bero eta hunkigarria” da. Sarrera, guztiz doakoa izango da.
Emanaldian, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek euskal musikari errepaso ironiko, absurdo eta eroa egiten diote. Baina ez dira oholtza gainera igoko diren bakarrak. Adrian Garcia de Ojos piano jotzailea ere bertan izango da. Ikuskizunean zehar, 200 abesti baino gehiagori egingo diete erreferentzia, zeharka ala zuzenean.