Klara Olazabal patruilako modalitatean izan da munduko onena, Miren Lazkano eta Annebel Van Derknifekin batera. Bihar bakarkako lanari ekingo dio.
Bihar bakarkako lanari ekingo dio Olazabalek.
Klara Olazabal Santiagotarrak Kirol Elkarteko palista irundarrak munduko txapeldun izatea lortu du gaur, Miren Lazkano (Atletico San Sebastian) eta Annebel Van Derknifekin batera (Cadi Canoe Kayak), junior eta 23 urtez azpiko ur bizietako Munduko Txapelketan (Italiako Ivrea herrian egiten ari dira). Patruiletako finalean izan dira hirurak Espainiako taldea ordezkatzen.
Bihar bakarkako lanari ekingo dio Olazabalek, Hain zuzen, sailkapen probak lehiatzen hasiko da bai K1ean zein C1ean.
Zorionak Klara!