Joan den asteburuan Gazteen Eslalon Kopako bigarren proba jokatu zuten Irungo Santiagotarrak elkarteko kirolariak, Lleidako Sort herrian.
Asteburu oparoa izan dute gaztetxoek.
Joan den asteburuan Gazteen Eslalon Kopako bigarren proba jokatu zuten Irungo Santiagotarrak elkarteko kirolariak. Ur bizien harrobia emaitza oparoekin bueltatu da Lleidako Sort herriko probatik.
Orotara, zazpi domina eskuratu dituzte arraunlariek. Horietatik, Javier Arruabarrenak (Haur B, C1 eta K1 kategoriatan), Maialen Olasok (Haur A C1ean) eta Izar Garcia (Haur B C1ean) lortutakoak urrezkoak izan dira —lau guztira–. Izar Garciak (Haur B K1ean) eta Aitor Iriondok (Haur B, C1) berriz, zilarrezko domina bana eskuratu dute. Azkenik, Telmo Otegi (Haur B, C1ean) brontzezko dominarekin bueltatu da Irunera.
Era berean, taldekako sailkapenean, bigarren postuan sailkatzea lortu zuten Santiagotarrakeko ur bizietako arraunlariek.