Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren sailetik lotune erdia eta hegoaldeko ingurabideko proiektua egun nola dagoen azaldu berri dute.
Gaurko prentsaurrekoaren irudia.
Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren ordezkari Cristina Labordak eta saileko zuzendari Pedro Lapazaranek lotune erdia eta hegoaldeko ingurabideko proiektua egun nola dagoen azaldu berri dute. Kontatu dutenez, obra lizitatu aurretik, aldundiaren finantziazioa finkatzea eta lurzoruaren lortzea izango da sailaren zeregina.
Gaurko prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, plenora eramango dute proiektua, “aurrekontuaren %10a gainditzen duelako, San Juan plaza eta inguruko proiektuan egin den bezalaxe”. Joan den apirilean, aldundiak sei milioi eurorekin lagunduko zuela gogoratu dute, baina sailetik diotenez, “berandu” iritsi da.
Hala, plenoan onartu beharko dute proiektua, ondoren obrak lizitatu ahal izateko. Aurkeztuko duten proiektuan, hego ingurabideaz gain, Egiluze ingurarekin konektatzeko errepidea ere sartu dute, baita Euskal Herria etorbidea Berio eta Miguel de Ambulodi kaleekin lotzeko ingurabide berria.