Udako eskaintzaren barruan, Irrisarri Land da hiriko haurren artean arrakasta gehien duen eskaintza. Gazteria saileko Monica Martinezek parkea bisitatu du.
Monica Martinezek gaur bisitatu ditu Irungo haurrak.
Udako eskaintzaren barruan, Irrisarri Land da hiriko haurren artean arrakasta gehien duen eskaintza. Irungo Udaleko Gazteria sailak urtero errepikatzen du parkea bisitatzeko jarduera eta gaur, Irungo Udaleko Gazteria saileko ordezkari Monica Martinezek udako hirugarren txandako haurrekin izan da (2008 eta 2010 artean jaiotakoak). Hamar egunez ibiliko dira zuhaitzetatik saltoka.
Datorren hilaren 21tik 27ra bitarte egingo dute laugarren txanda (11-13 urte bitarteko haurrek), hilaren 27tik abuztuaren 2ra bitarte bosgarrena (14-16 urte bitarteko gazteak) eta abuztuaren 2tik 8ra bitarte helduenak joango dira.
Orotara, aurten, Irungo 256 haurrek eman dute parkea bisitatzeko izena.