Atzo jokatu zuten XIV. Luis Mariano Kantu Txapelketaren finala. Orotara, herrialde askotariko 46 abeslarik hartu dute parte aurtengo edizioan.
Atzoko finalaren irudia.
Atzo jokatu zuten
XIV. Luis Mariano Kantu Txapelketaren finala. Orotara, herrialde askotariko 46 abeslarik hartu dute parte aurtengo edizioan; errekorra hautsi dute aurtengoan, inoiz baino partaide gehiago izan baitira.
Carmen Artaza mezzosoprano donostiarra gailendu da aurtengo txapelketan. Garaipenarekin, 6.000 euro saria jaso du. Baina ez da aurten bere etxera eramango duen sari bakarra; publikoaren saria ere eraman du Artazak (2.000 euro).
Gazte promes onenaren sariak bi irabazle izan ditu aurten. Hala, (berriz ere) Carmen Artazak eta Sofia Esparza Jauregik banatu beharko dute 2.000 euroko saria. Bigarren sailkatua Sofia Esparaza Jauregi (4.500 euro) izan da. Haren atzetik, eta 3.000 euroko sariarekin, Yolanda Perez Garcia sailkatu da. Bestalde, Alberto Camon Botellak eraman du Luis Mariano saria.
Sariez gain, Gilen Goikoetxeak, Elvira Padrino Daviak, Cristina Laia Valles Montojok, Megan Barrerak eta Alberto Camon Botellak, finalera iristeagatik, diploma bana jaso dute.