Joan den igande gauean (hilak 8) gertatutako eraso matxistari erantzun diote Irungo bizilagunek. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Zabaltza plazan.
Atzo egin zuten elkarretaratzea, Zabaltza plazan.
Joan den igande gauean (hilak 8) gertatutako
eraso matxistari erantzun diote Irungo bizilagunek. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Zabaltza plazan, ‘emakumeen aurkako indarkeriarik ez’ lelopean. Bertan, talde politiko ezberdinen ordezkariekin batera, zenbait herritar izan ziren. Babes osoa adierazi nahi izan diote erasotutako emakumeari.
Benta auzoko zerbitzugune batean izan zen erasoa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon batek bikotekidea erasotu zuen; gizonak laban batekin emakumea eskuan ebaki zuen. Erasotzailea, epailearen esku dago.