Mutrikun da Gipuzkoako Txapelketa, 18:00etan hasiko da. Zazpi txanda izango dira, bat beteranoena, eta hiruna emakume zein gizonenak.
Ama Guadalupekoa, ekaina hasieran entrenatzen. Berdeak 2016an izan ziren azkenekoz herrialdeko txapeldun.
Gaur jokatuko da 2018ko Traineruen Gipuzkoako Txapelketa Mutrikun. 18:00etan hasiko dira txandak, zazpi denera: bat beteranoen traineruena da, hiru emakumeenak eta beste hiru gizonenak. Emakumeen eta gizonen kategorietako txapelak eramateko bi hautagai argi daude: emakumeetan San Juan, gizonetan Hondarribia.
Gizonetan Hondarribia faborito da, Eusko Label Ligan egin diren bost estropadetan batean bakarrik izan du traineru gipuzkoarren bat aurretik
Ama Guadalupekoa-k, hain zuen, Orio aurreratu zitzaion igandean Coruñako estropadako bigarren jardunaldian. Hortaz, faborito bai, baina tentuz ibili beharko dute berdeek.
Emakumeetan, berriz, batelerei itzalik egiten dionik ez da aurten. Hibaikaren taldearen birmoldaketaren ondorioz, eta sanjuandarren maila ikusgarria delako, EuskoTrenen bigarren izaten ari den Oriok ez dirudi estuasunean jarriko dituenik arrosak.
Baina kontuz. Egun bakarreko estropada da, astegunean (arraunlari asko lanetik zuzenean joango dira estropadara), eta ezin da inor fidatu orain arte egindakoaz. Gaur, Mutrikun, azaldu behar dute ontziek euren maila.
Zazpi txanda izango dira gaur, hurrenkera honetan, 18:00etatik aurrera. Honakoak:
- Lehen txanda, gizon beteranoena. Partaideak: Fortuna, Zumaia eta Zarautz.
- Bigarren txanda, senior emakumeen lehena. Partaideak: Tolosaldea, Hernani eta Lapurdi.
- Hirugarren txanda, senior emakumeen bigarrena. Partaideak: Hondarribia, Donostiarra eta Hibaika.
- Laugarren txanda, senior emakumeen hirugarrena. Partaideak: San Juan, Orio eta Donostia Arraun Lagunak.
- Bosgarren txanda, senior gizonen lehena. Partaideak: Hibaika, Lapurdi eta Mutriku.
- Seigarren txanda, senior gizonen bigarrena. Partaideak: San Juan, Getaria, Zarautz eta Zumaia.
- Zazpigarren txanda, senior gizonen hirugarrena. Partaideak: Hondarribia, San Pedro, Orio eta Donostiarra.
Gipuzkoako Txapelketaren palmares historikoa eta bestelakoak jakiteko,
sartu hemen.