Joan den asteburuan Santiagotarrakeko aulki mugikorreko infantil eta kadete mailako taldeek Espainiako Txapelketan hartu zuen parte.
Santiagotarrakeko arraunlariak, ikurrina eskuetan dutela.
Joan den asteburuan Santiagotarrakeko aulki mugikorreko infantil eta kadete mailako taldeek Espainiako Txapelketan hartu zuen parte. Sevillan jokatu zuten txapelketa, eta bertatik emaitza onekin bueltatu dira Irunera arraunlariak.
Bertan, Irungo taldeko Pablo Martinez eta Julen Lasartek, hirugarren sailkatzea lortu zuten, scull bikoitzeko kadete kategorian. Chembao Martinezek berriz, bosgarren postua eskuratu zuen skiff infantil kategorian. Helene Sagarzazu eta Naroa Zubimendik zortzigarren postuan sailkatzea lortu zuten, scull kadeteetan zehazki. Bestalde, Maider Zapirain eta Ane Calvok ere postu berberean sailkatu ziren, hauek, scull infantilean zehazki. Skiff infantil kategorian Irati Laguardiak bederatzigarren postua lortu zuen, eta Gorka Ortiz, Beñat Jimenez, Ander Vazquez eta Iñaki Romanok berriz, hamaikagarren sailkatu ziren, scull kadete kategorian.
Asteburuko txapelketarekin, agur esan diote Santiagotarrakeko taldeek aurtengo denboraldiari.