Sara Olaizola irundarrak 2020ra arteko kontratua sinatu du Realarekin. Aurretik, Oiartzunen eta Mariñon ibilitakoa da zelai erdiko jokalaria.
Sara Olaizola eta Garbiñe Etxeberria, emakumeen futbol saileko arduraduna. Argazkia: Real Sociedad.
Azken bi sasoietan Oiartzunen jokatu ondoren, 2020ko ekainaren 30 arteko kontratua sinatu du Sara Olaizola 20 urteko irundarrak
Realarekin. Oiartzunen aurretik, Mariñon ibilitakoa da zelai erdiko jokalaria.
Olaizolak
Realaren webgunean aipatu duenez, txikitako ametsa da harentzat Realean jokatzea, “gipuzkoar izanda, gipuzkoar ororen ametsa da Realean jokatzea. Azkenean aukera eman didate, eta oso pozik nago”.
Oiartzunen zela, 2016-2017 sasoian Lehen Mailan jokatu zuen. Horrek heldutasuna eman ziola uste du irundarrak, “hala ere, uste dut asko dudala hobetzeko, eta espero dut Realean nire mailarik altuenera iristea”.
Iberdrola Ligan oso maila handia dagoela uste du Olaizolak, baina Realean oso baldintza onetan lan egingo duela adierazi du.