Datorren asteazkenean (hilak 11) irekiko dute San Martzial Txingudiko igerileku publikoa. 11:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte ateak.
Bi igerileku nagusi daude.
Datorren asteazkenean (hilak 11) irekiko dute San Martzial Txingudiko igerileku publikoa. 11:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte ateak, astelehenetik igandera bitarte (irailaren 9ra arte).
Helduek 5,40 euro (kiroldegietan abonatua daudenak) edo 6,75 euro (abonatuak ez daudenak) ordaindu beharko dituzte igerilekura sartzeko. 14-18 bitartekoek berriz, 3,60 euro (kiroldegietan abonatua daudenak) eta 4,50 euro (abonatuak ez daudenak). 3-13 adin tartekoek 2,80 euro (kiroldegietan abonatua daudenak) edo 3,50 euro (abonatuak ez daudenak) ordaindu beharko dituzte eta 3 urtetik beherakoek doan sartzeko aukera izango dute. Era berean, bost sarrerako bonuak eskuragarri daude (
prezioak hemen eskuragarri).
Udaletik igerilekura garraio zerbitzu publikoetan gerturatzeko deialdia luzatu dute, eraiki berri duten parkinga ez baita oso handia. Irisgarritasuna hobetzeko, L-3 zerbitzuak ibilbidea luzatu du. Hala, Artia auzoa erdigunearekin lotzen duen zerbitzua handitu dute; igerilekuan geltoki berri bat jarri dute.
Igerileku handia.