Finalean 6 zigor puntu pilatu zituen hondarribiarrak, probako irabazle Benito Ros nafarrak baino puntu bakar bat gehiago.
Ion Areitio, Benito Ros eta Alejandro Montalvorekin, atzoko podioan
Bike trialeko Munduko Kopako lehen proba egin dute asteburuan Austriako Vöcklabruck herrian, eta Ion Areitio hondarribiarra podioko bigarren koskara igo da. Finalean 6 zigor puntu pilatu zituen Areitiok, probako irabazle Benito Ros nafarrak baino puntu bakar bat gehiago. Alejandro Montalvo espainiar gazteak —iaz Munduko Txapelketa irabazi zuen maila horretan—, osatu zuen podioa, 9 zigor punturekin.
Ikusi sailkapena
Bigarren proba Italian egingo dute, Trentino eskualdeko Val di Sole herrian, abuztuaren 25-26ko asteburuan. Leku berezia da hondarribiarrarentzat, 2016ko Munduko Txapelketa bertan egin zelako, eta bertan
lehen aldiz brontzezko domina eskuratu zuelako (
iaz lortu zuen bigarrena, Txinan).