Bigarrenez zapaldu du podioa bike-trialeko proba nagusian. Abel Mustieles aragoarra izan da txapelduna eta Dominik Oswald alemaniarra bigarren geratu da.
Ion Areitio, finala bukatuta
Brontzea berriro. Bigarrenenez jarraian podiora igo da Ion Areitio bike-trialeko munduko txapelketan. Atzo laugarren sailkatu zen finalerdietan eta gaur goizean egin dute finala. Duela minutu gutxi bukatu da, eta Monty taldeko pilotu hondarribiarrak brontzea lortu du, Abel Mustieles aragoarraren eta Dominik Oswald alemaniarraren atzetik.
Iaz Val di Solen lortutako brontzea bere bizitzako lorpen handiena esan zuen hondarribiarrak. Bada, aurten ere hirugarren geratu da bike-trialeko txapelketa nagusiak, aurkari guztiak bertan zirela.
Monty Team taldeko Irene Caminos tolosarrak ere brontzeko domina eskuratu du Chengduko munduko txapelketan. Zorionak biei!