Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ama Guadalupekoa ondo ibili da Galizian, baina Bermeok ihes egin dio

Bou Bizkaiak irabazi ditu A Coruña Hiriko II. Banderako bi estropadak eta sailkapen nagusian 6 puntuko aldea ireki du hondarribiarrekiko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/07/09
Go Fit Hondarribia traineruak bigarren postua lortu du Eusko Label Ligaren barruan asteburuan Galizian egin den estropada bikoitzean. Postu ona, baina emaitza ez horrenbestekoa. Izan ere, Bou Bizkaiak irabazi ditu A Coruña Hiriko II. Banderako bi estropadak eta sailkapen nagusian aurkariekiko aldea zabaldu du. Larunbatean, hirugarren sailkatu zen Ama Guadalupekoa, eta laugarren atzo. Hondarribiarrek ez dute zorterik izan kale zozketekin, baina halere lan serioa egin dute baldintza zailen aurrean. Asteburuko bigarren traineru azkarrena izan dira, bermeotarrengandik urruti izan bada ere —14 segundora lehen jardunaldian, 19ra bigarrenean—. Ondorioz, Urdaibaik Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du. Sei puntu ateratzen dizkio Hondarribiari, eta bederatzi hirugarren Zierbenari. Orain arteko ligako bost estropadetatik lau, jokoan ziren lau banderatik hiru, irabazi ditu Bermeok eta Galizian lehen kolpe serioa eman du. Hurrengo estropada Donostian jokatuko dute TKE ligako traineruek. Larunbatean izango da, Donostiarra Kaiarribak antolatuta. Igandean, aldiz, VI. CaixaBank Bandera izango dute jokoan, Castro Urdialesen (Kantabria).
Go Fit Hondarribia

Go Fit Hondarribia, joan den asteburuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.