Lau hilabeteko epean egitea aurreikusi dute udaletik eta 437.772 euroko inbertsioarekin egingo diote aurre estalki berria egiteko proiektuari.
Dagoeneko obrekin hasi dira.
Irungo
Olaketa haur parkeak estalki berria izango du. Udaleko Bide Publiko eta Obren sailetik jakinarazi berri dutenez, dagoeneko obrekin hasi dira. Ortzadar itxura izango du estalkiak.
Parkea hesitu dute, obrek irauten duten bitartean itxi egingo baitute. Lau hilabeteko epean egitea aurreikusi dute udaletik eta 437.772 euroko inbertsioarekin egingo diote aurre prozesuari. Estalkiak 25 metroko erradioa izango du eta polikarbonato materiala erabiliko dute egiteko. Gainera, LED iluminazioa jarriko diote estalkiari.