Joan den astelehenean Iruñean ehunka lagunek gogoratu zuten Nagore Laffage, eta etzi, irundarrek omenaldi berezia egingo diote.
Jendetza elkartu zen joan den asteleheneko omenaldian. Argazkia: Andrea-Lunes Lilas.
Datorren hilaren 7an (larunbata), hamar urte beteko dira Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra hil zuela. Joan den astelehenean
Iruñean ehunka lagunek gogoratu zuten Laffage, eta etzi, irundarrek omenaldia egingo diote.
10:00etan elkartuko dira irundarrak, San Juan plazan. Irungo Udalak eta hiriko elkarte feministek adostu dutenez, udaletxeko balkoian Laffageren omenezko pankarta bat zintzilikatuko dute. Gainera, lepoko morea eramateko deialdia luzatu dute herritarren artean. ‘Por tu ausencia Nagore, zure oroimenez’ lelopean elkarretaratuko dira. Era berean, Iruñean bezalaxe, udaletxeko fatxada kolore morez apainduko dute.