Dies Oiassonis jaialdiak hiriko kaleak bereganatuko ditu datorren hilaren 12tik 15era bitarte. Ekitaldi mordoa antolatu dituzte.
Iazko jaialdian ateratako irudia.
Dies Oiassonis jaialdiak hiriko kaleak bereganatuko ditu datorren hilaren 12tik 15era bitarte. Hiri Bultzada saileko ordezkari Miguel Angel Paez, Oiasso Erromatarren Museoaren arduradun Maria Jose Noain, Bidashopeko presidente Jose Maria Lumbreras, Bidasoa Basque Breweryko Christian Equisoain eta
A pedir de boca tabernako Ana San Juanek aurkeztu dute gaur aurtengo programazioa.
2.000 urtez atzera egingo dute irundarrek. Oiasso museo inguruan eta hiriko zenbait kale espresuki apainduko dituzte, Oiasso hiriaren itxura emateko. Artisautza, fabrikazio teknikak, errekreazioak… Denetarik prestatu dute aurtengo edizioan ere. Nabarmentzekoak dira Navigiumm Isidis, gaueko erromatar zirkua, erromatarren legioaren espedizioa edota ohiko azoka (80 postu baino gehiagorekin).
Era berean, pintxo dastaketa berezia antolatu dute aurten. Hiriko 30 taberna baino gehiagok hartuko dute parte, eta hala, erromatarren garaiko hamaika jaki dastatzeko aukera izango da taberna horietan. Gainera, hilaren 13an (ostirala),
gourmet afaria egingo dute, Felix Manso, Danako eta Basque Corner-en eskutik.
Egitarau osoa,
Irungo Udaleko webgunean eskuragarri dago.
Gaur aurkeztu dute aurtengo programa.