Sanmartzialak jada amaiturik, udako eskaintzari begira jarri dira Irunen. Hala, Irungo Udalak kultur ekitaldi mordoa antolatu ditu datozen hilabeteetarako.

Dies Oiassonis eguna hilaren 12tik 15era bitarte egingo dute.
Sanmartzialak jada amaiturik, udako eskaintzari begira jarri dira Irunen. Hala, Irungo Udalak kultur ekitaldi mordoa antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Haur, gazte, heldu… Adin guztietako irundarrentzako hamaika jarduera eskainiko dituzte. Udaletik jakinarazi dutenez, egitarauaren agenda dagoeneko Irungo kaleetatik banatzen hasi dira.
Dies Oiassonis izango da udako kultur eskaintzaren plater nagusia (uztailaren 12tik 15era), baina ez da soilik horretara mugatuko. Etxeko txikienek, besteak beste, kalean bertan zinemaz gozatzeko aukera izango dute hilaren 6an,
Gru 3. Mi villano favorito filmaren proiekzioarekin. Helduentzako berriz, hilaren 20an
Grease filma eskainiko dute, eta Sing Along taldea zuzenean entzuteko aukera izango da.
Abuztua ere ekitaldiz bete dute. Nabarmentzekoak dira Euskal Jira, Toom Park perkusionisten ikuskizuna edota Shirley Davis britaniarraren kontzertua.
Udako kultur egitarau osoa ikusteko,
egin klik hemen. Bestalde, Oiasso Erromatarren Museoan, Amaia KZn edota CBA liburutegian eskuragarri dago agenda osoa.