Santiagotarrak Kirol Elkarteko 19 palista izan dira lehian Promesa Mailako Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, berriz, Europakoan izan da.
Zamoran izan ziren kirolari irundarrak. Argazkia: J.M. Anatol.
Zamoran lehiatu zen larunbatean, San Martzial Egunean, ur lasaietako edo pistako Promesa Mailako Espainiako Txapelketan. Bertan, Santiagotarrak Kirol Elkarteko 19 kirolari izan ziren, denak 3.000 metroko probetan lehiatzen. 78 talderen artean, taldekako sailkapen nagusian, laugarren izan ziren irundarrak. Kirol elkartetik jakinarazi dute parte hartze oso handia izan zela Zamoran. Horrek meritu handiagoa ematen die lortutako emaitzei.
Taldekako laugarren postuaz gain, hona hemen, zerrendan, irundarrek lortutako emaitza nabarmenenak:
- K2an, B Mailan, Ian Anatolek eta Aimar Platerok brontzezko domina eskuratu zuten. K1ean (bakarka) bosgarren izan zen Anatol, eta zortzigarren Platero.
- K2an, B Mailan, Haizea Aranburu eta Naroa Larrarte seigarren izan ziren.
Bestalde, hemen gainontzeko partaideek lortutako postuak:
K1ean (bakarka)
- A mailako mutilak: Martín Miranda, 33.; Rubén de la Fuente, 40.; Izan Briz, 58.; Tarek Ibrahim Raafat, 65. eta Oier Rojo, 71.
- B mailako mutilak: Aimar Módenes, 27. eta Unai Rojo, 72.
- A mailako neskak: Nahia Carcedo, 24.; Ainhoa Elortegi, 27.; Saioa Martínez, 34. eta Uxue López, 37.
- B mailako neskak: Haizea Aranburu, 15.; Ane Amostegi, 17.; Uxue Auzmendi, 38.; June Díez, 46. Naroa Larrarteren piragua irauli bazen ere aurrera jarraitzeko kemena izan zuen, 71. amaituz.
K2an (bikoteka)
- A mailako mutilak: Martin Miranda eta Tarek Ibrahim Raafat, 15; eta Izan Briz eta Rubén de la Fuente, 17.
- B mailako mutilak: Aimar Modenes eta Unai Rojo, 14.
- A mailako neskak: Uxue Lopez eta Saioa Martínez, 18. Ainhoa Elortegi eta Nahia Carcedo bikotearen piragua irauli arren, ez zuten lehiaketa bertan behera utzi eta 30. Sailkatu ziren.
- B mailako neskak: Uxue Auzmendi eta June Diez 18. sailkatu ziren.
Nerea Garcia Zabalegi, Europakoan
Italiako Misurina lakuan jokoan izan dira asteburuan Piraguismoko Europako Junior Txapelketa, eta 23 urtez azpikoa. Nerea Garcia Zabalegi Santiagotarrak-eko kidea bertan izan da parte hartzen, Junior Mailako K4 ontzian.
Finalerdietan, finaletik kanpo gelditu zen K4 hori, seigarren izan zirelako haien txandan. Santiagotarrak-etik jakinarazi dutenez, lauko hori prestaketaz justu zihoan, Garcia ekainaren erdialdetik Madrilen kontzentrazioan izan den arren, ontzi horretako gainontzeko kideak geroago joan zirelako prestaketa kontzentrazio horretara, eta horrek azken emaitzan eragina izan duela zehaztu dute.
Hala ere, irundarra pozik azaldu da, nazioarteko txapelketetan lehen esperientzia izan duelako Italiakoa. Madrilen kontzentratuta jarraituko du palistak, uztaila bukaeran Bulgarian egitekoa den Munduko Txapelketan izango delako. Ordurako bai elkarrekin entrenatzeko aukera gehiago izango dituztela K4 hori osatzen dutenek.