Nagore Laffageri omenaldia egin zioten atzo Iruñeko Gaztelu Plazan, hil zutela hamar urte betetzear direnean. Bidasoko kideak ere izan ziren bertan.
Gaztelu Plaza, atzo, jendez lepo. Argazkia: ahotsa.info / Mikel Arreseigor.
2008ko sanferminetan hil zuen Juan Diego Yllanesek Nagore Laffage gazte irundarra. Emakumea ukatu egin zen gizonarekin harremanak izatera, eta azken horrek, bortxatu eta hil egin zuen Laffage. Atzo, Iruñeko Gaztelu Plazan, omenaldia egin zioten.
Ehunka pertsona izan ziren bertan. Tartean, Asun Casasola ama, eta
Bidasotik joandakoak ere, autobus antolatuetan. Andrea eta Astelehen Lilak talde feministek antolatu zuten ekitaldia, eta, bide batez, eraso sexistarik gabeko festak eta harreman parekideak eskatu zituzten.
Berria egunkariak jaso duenez, festetako sexu erasoen inguruko eztabaidaren barruan, gogorarazi zuten Laffageren kasua «inflexio puntu bat» izan zela, eta gogoeta prozesu bat abiarazi zuela.
Casasolak, bere aldetik, adierazi zuen beti babestuta sentitu dela Iruñean. Eta emakumeen kontrako erasoren bat den bakoitzean kalera ateratzeko deia egin zuen.