Krakoe hirian Slalomeko Munduko Kopako bigarrenean oso postu ona lortu du. Haur Mailako kirolariak, bikain Lleidako lehian.
Lleidako Arfa herrian lehiatzen izan ziren Haur Mailako kirolariak.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko ur bizietako kirolari Klara Olazabal zortzigarren izan da asteburuan, Poloniako Krakow hirian jokoan izan den Slalomeko Munduko Kopako bigarren proban. Finalerdietan sekulako jaitsiera egin zuen bigarren geldituz; finalean, ordea, gauzak okerxeago joan ziren, azken sailkapenean zortzigarren postura iritsiz (ate bat ez igarotzeagatik zigorra jaso zuen).
Kirol elkarteko kide Joan Crespok, bere aldetik, finalerdian 28. postua lortuta, ezin izan zuen finalean lehiatu.
Bai Crespo zein Olazabal hurrengo asteburuan Alemaniako Augsburg hirian izango dira, Munduko Kopako hirugarrenean.
Haur Mailan, aurre-aurrean
Gazte mailei dagokienez, ur bizietan, Haur Mailako Espainiako Ligaren lehen lehian parte hartu zuten klub irundarreko kideek: bigarren izan ziren taldekako sailkapenean.
Banaka, lau domina ekarri zituzten jaietan zen hirira: Javier Arruabarrenak (K1ean) eta Izar Garciak (C1ean) urrezko dominak lortu zituzten, Arruabarrenak berak C1ean zilarra eskuratu zuen, eta Telmo Otegik, C1ean ere, brontzezkoa. Lehen proba hori Lleidako Arfa herrian jokatu zen; bigarrean uztailaren 14 eta 15ean da, Lleidan ere, baina Sort herrian.