Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Laurentzako tokia baino ez

Bihar eta etzi jokatuko dituzte Euskotren Ligako sailkatze kanporaketak. San Juan barruan, Hondarribia beste hiru postuetako bat lortzen saiatuko da.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/06/29
Bertako Igogailuak Hondarribia

Udako denboraldi hasierako asteburu garrantzitsuenera iritsi dira emakumeen traineruak

Iritsi da egutegian seinalatutako asteburua. Bihar Portugalete-Sestaon (18:00) eta etzi Zierbenan (12:00) erabakiko da udaran zein lau traineru lehiatuko diren Euskotren Ligan. Horietako bat dagoeneko ezaguna da, San Juango Batelerak, iazko txapelketa irabazteagatik automatikoki sailkatuta baitaude arroxak. Beste hiru postu daude jokoan, eta hautagai asko, horien artean Hondarribia. Hiru postu daude erabakitzeko. Badirudi Orio koska bat aurretik dagoela, eta postuetako bat beretzat izango dela. Beste bietarako hautagai nagusiak Donostia Arraun, Deustu, Donostiarra eta Hondarribia dira; laurek erakutsi dute egun ona izanez gero San Juan eta Orioren ondoren hurrengoak izateko gai direla. Hondarribia Arraunek lortuko balu, lehen aldiz ariko lirateke berdeak Euskotren Ligan. Meritu handiko lorpena litzateke, kontuan izanik iaz ezin izan zirela uretaratu, emakume faltagatik. Aukera errealak dituzte berdeek, Emakumeen Traineruen Elkarteko (ETE) orain arteko bi proba ez puntuagarrietan 5. (Portugaleten, kale txarretik), eta 4. (Donibane Lohizunen) izan baitira. Aste honetan Bertako Igogailuak babeslearekin akordioa sinatu dute hondarribiarrek, eta Euskotren Ligarako sailkatuaz errubrikatu nahiko dute akordioa. Ibai Salazar igogailu mantenu arloko enpresako ordezkariak eta Joxemi Elduaien Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak sinatu zuten hitzarmena. Printzipioz bi urtekoa da, baina bi aldeek hirugarren urtetik aurrera aliantza luzatzeko nahia adierazi dute.
Bertako Igogailuak Hondarribia traineruko arraunlarien zerrenda
Bertako Igogailuak Hondarribia

Bertako Igogailuak Hondarribia izango da nesken traineruaren izena

Mutilen hiru estropada

Erabakigarrienak neskenak diren arren, mutilak ere uretaratuko dira asteburuan. Eusko Label Ligako ontziek eremu berberetan lehiatuko dira, Sestaon bihar eta Zierbenan etzi, nesken sailkatze proben ondoren. Oarso Bidasoko traineruei dagokionez, Go Fit Hondarribia banderaren bila aterako da, ohorezko txandan. Pasaiako bi eskifaiek hasierako laukotean bogatuko dute.
Go Fit Hondarribia traineruko arraunlarien zerrenda
Hondarribia Arraun

Ama Guadalupekoa, ekaina hasieran entrenatzen

KAE ligetan bi bandera zeuden aurreikusita etzirako, baina bakarra jokatuko da, Getariakoa, KAE1 Ligaren barruan. KAE2ko Sestaoko Bandera bertan behera geratu da, Iberia talde antolatzaileak ez dituelako estropada egiteko behar diren baimenak lortu. Hortaz, Hondarribiko txotxuek, atseden izango dute asteburuan.
Hondarribia B traineruko arraunlarien zerrenda (*)

(*) Zerrendan ageri ez den arren (neguan ez da entrenatu), Julen Castrillonen izena gehitu behar da. Baliteke denboraldian zehar estropadaren batean edo bestean B ontziarekin lehiatzea, eta klubak bere izena eman du Kantauriko Traineruen Elkartean.

Irakurri Harrobia ala emaitzak, biak erreportajea

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.