Elkarretaratzea igandean izango da, 19:00etan, Zabaltza plazan. Erasoan herritarrek eman duten laguntza eskertu du udalak.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze baten irudia.
Igandean (uztailak 1), 19:00etan Zabaltza plazan, elkarretaratzea. Hori Irungo Udalaren kaleko erantzuna
hirian izan den azken sexu erasoari. Udalak, Berdintasun Batzordean lan egiten duten talde, erakunde eta norbanakoekin batera egin du deialdia. “Biktimari gure elkartasuna adierazi nahi diogu, eta eraso horien aurrean gure gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu”.
Irungo etxeak dei egin die herritarrei gisa horretako erasoen kontra mobilizatzen jarraitzeko, horiek errefusatzen jarraitzeko, eta gaitzesteko. Gainera, erasoa salatzeko irundarrek egin duten lana eskertu du. Eta jaiak bitartean errespeturako deia egin du, oroitaraziz emakumeen kontrako erasoak daudenean, horiei aurre egiteko protokoloa osatua duela Berdintasun Batzordeak.
Hein berean, erasoak gertatzen badira, Telefono Morera deitzeko eskatu du udalak: 607 07 02 02.